XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DANAK NEGARREZ, BERA IRRIBARREKABein baten, arrapaladan deitu eben abadea, andra gazte ta aberats bat konfesetako.
Seiña eginda gero, ilteko zorian egoan emakume errukarria.
Joan zan ariñeketan abadea emakumearen jauregira.
Sartu zan barrura.Naibagez beterik egozan etxeko guztiak.
Ezin eiken iñok siñistu, emakume ain gaztea, ain zoriontsua ta ordurarte ain sendoa ilgo zanik.
Joan zan aurrera abadea.
Sartu zan gaixoaren gelara.
Gauza miragarria! An dana zan alaitasuna.
Zurbil egoan andrea, ta odol baga.
Baiña bere begiak bake ta posez beterik agertzen zirean.
Guztiz arrituta geratu zan abadea.
- Jauna
- Neure alabatxu
- Ez da akordetan, beiñola an kolegioan lenengo komuniñorako Berorrek preparetan zituan neskatoakaz?
- Bai.
- Ba, neu naiz areetariko bat. Berorregaz egin neban lenengo komuniñoa, ta arrezkero sarritan joan naiz. Berorregaz konfesetan.
- Bai, bai
Eta gazteak:
- Ba-dakit txarto nagoana, eta laster ilgo naiz.
- Ez deust ardura baiña. Pozik nago, Jauna. Gaztea naiz. Negarrez ikusten dodaz nire guraso maiteak.
- Senarra, atsekabez erdi zoratuta.
- Umezurtz koitadu bat ixten dot munduan. Alan ta guztibere, zoriontsu nago, Jauna, guztiz zoriontsu.
- Ta esango deutsat zegaitik: Lenengo komuniñoa egin nebanean, azkenengo berbaldian, Berorrek auxe esan euskun:
- Umeak, errezau egunero errosario santua. Egunean egunean egiten badozue, seguru seguru joango zaree zerura. Auxe esan euskun. Ez da gomutetan?
- Bai, ondo-be.
- Emon beistaz orduan zorionak
Berrogetamar bidar esan deutsat egunero Ama Birgiñeari: Erregutu eizu gu pekatarion alde orain eta gure eriotzako orduan. Zelan itxiko nau ba bertanbera Ama maite orrek une onetan?
Eta au esan ondoan, agoliñan sartuta, beingo baten il zan.
Artu eban Ama Birgiñeak bere arimea, eta aingeruz inguraturik eroan eban zerura.